Itxi

Osasuna

Beste urtebetez

Braulio Vazquezek 2022ra arte berritu du Osasunako kirol zuzendari gisa

A. A. | EITB MEDIA

Galiziarra 2017ko maiatzean iritsi zen talde gorritxora; beraz, datorren denboraldian bere bosgarrena beteko du Osasunaren kirol proiektuaren buruan.

  • Braulio Vazuezek 2022ra arte jarraituko du Osasunan.

    Braulio Vazuezek 2022ra arte jarraituko du Osasunan. Argazkia: @CAOsasuna

Osasunak igande honetan jakinarazi duenez, Braulio Vazquezek beste denboraldi bat egingo du talde gorritxoko kirol zuzendari karguan, 2022ko ekainaren 30era arte, hain zuzen ere.

Gainera, Jose Antonio Prieto 'Cata'k ere beste denboraldi batez jarraituko du klubeko idazkaritza teknikoaren buru izaten.

Luis Sabalza Osasuna taldeko presidentea oso pozik agertu da akordioarekin. "Konfiantza osoa dugu gauden tokira eraman gaituen kirol proiektuan; uste dut ez dagoela une hoberik hori frogatzeko, orain bizi dugun egoeran baino, agian ez baikaude horretara ohituta", azaldu du klubeko arduradun nagusiak.

"Zuzendaritza Batzordeak eta nik neuk argi daukagu. Inoiz baino batuago egoteko unea da, familia baten gisara; Jagobak hainbestetan esaten duenez, horrek ekarri baikaitu honaino, eta ziur nago aurrera egingo dugula", gaineratu du.

Braulio Vazquez (Pontevedra, 1972ko martxoaren 14a) 2017ko maiatzean iritsi zen Osasuna taldera Catarekin batera. Kirol zuzendaria denetik, erakundeak bi denboraldi igaro ditu SmartBank Ligan, horietako bat igoerarekin amaitu zena, eta beste bi denboraldi Santander Ligan. Hurrengoa galiziarraren bosgarrena izango da.