Itxi

Osasuna

Igandean 16:00etan

Osasuna-Rayo: Aurkari zuzena den taldea hartuko dute gorritxoek etxean

Erredakzioa

Lamah, Raitala eta Cejudo dira Mendilibarrek eskainitako deialdiko nobedadeak. Roversiok ez du bere burua ehuneko ehunean ikusi eta zerrendatik kanpo geratu da.

  • Jose Luis Mendilibarren artxiboko irudia. Argazkia: EITB

    Jose Luis Mendilibarren artxiboko irudia. Argazkia: EITB

Osasunak aurkari zuzena den Rayo Vallecano taldea hartuko du igande honetan Reyno de Navarran (16:00etan). Gorritxoek azken jardunaldian jasotako gol-zaparrada (7-1 Real Madrilen aurka) ahaztea dute helburu. Lamah, Raitala eta Cejudo. Horiek dira deialdian azaltzen diren nobedade nagusiak.

Roversio ez da zerrendan sartu. Jose Luis Mendilibar entrenatzaileak ondo ikusi duen arren, jokalariak berak esan dio bere burua ez duela ehuneko ehun sentitzen.

Rayok Osasunak baino puntu bat gehiago dauka, hamabost, eta denboraldian ezusteren bat edo beste ematetik dator. Biak ala biak talde erasokorrak direnez, partida polita izan daiteke Iruñakoa.

Alineaciones probables:

Osasuna: Andres Fernandez; Damia, Ruben, Lolo, Raitala; Puñal, Nekounam; Cejudo, Raul Garcia, Ibrahima; eta Nino.

Rayo Vallecano: Cobeño; Tito, Jordi, Arribas, Casado; Movilla, Javi Fuego; Lass, Michu, Botelho edo Piti; eta  Tamudo.

Epailea: Iglesias Villanueva
Futbol-zelaia: Reyno de Navarra
Ordua: 16.00