Itxi

Osasuna

'Etxeko neurketarik txarrena'

Damià: ’Rayoren aurkako partidarekin autokritika egin behar dugu’

ERREDAKZIOA

Osasunako jokalariak onartu du Rayo Vallecanoren aurka etxean jokatutako neurketarik kaskarrena izan dela.

  • Damià Abella. Argazkia: EITB.

    Damià Abella. Argazkia: EITB.

"Hamabi jardunaldi jokatu ditugu, puntu dezente ditugu, taulan kokapen ona dugu eta egoera erosoa da taldearentzat. Baina Rayoren aurkako neurketa autokritika egitekoa da. Gure burua aztertu behar dugu jokoa hobetzen saiatzeko" esan du Damiàk prentsaurrekoan.

Atzelari katalanak azpimarratu du hurrengo jardunaldiei begira, atzoko neurketak ez diela kalterik egingo. Hala ere, zehaztu du "zalantza" sortu dezakeela jokalarien artean eta hoberena "hurrengo neurketa jokatzea izango da". "Rayoren aurka lortutako puntua ona izan da, baina jokua eta irudia ez da hoberena izan. Osasuna geldo aritu da eta jokua antolatzen lotuta" esan du Damiàk.

Talde nafarrrak igandean Espanyol bisitatuko du eta bertatik "emaitza positiboa" lortu dezaketela uste du jokalari gorritxoak. Espanyolek "joko dotorea" egiten du eta Osasunak "irudi berriturarekin aurre egin beharko dio".