Publizitatea
Itxi

2021/02/01

20:25

Osasuna

FITXAKETAK

Osasunak Jonas Ramalho atzelaria fitxatu du, utzita

EITB MEDIA | AGENTZIAK

Talde gorritxoak euskal atzelaria erosteko aukera izango du denboraldi amaieran.

  • Jonás Ramalhok Osasunan jokatuko du.

    Jonás Ramalhok Osasunan jokatuko du. Argazkia: Osasuna

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Telegram
  • Bidali

Osasunak eta Gironak akordioa lortu dute astelehen honetan Jonas Ramalhok (Barakaldo, 1993) denboraldi honen amaierara arte gorritxoekin joka dezan utzita. Iruñeko taldeak jokalaria erosteko aukera izango du denboraldia bukatu ostean.

Ramalho internazionala izandakoa da Espainiako selekzioko beheko mailekin, baita Angolako selekzio absolutuarekin ere. Athleticeko harrobian trebatu zen, eta zuri-gorrien talde nagusiarekin 13 partida jokatu zituen honekin Marcelo Bielsa entrenatzailearekin.

Horrenbestez, jokalari bizkaitarra Gironaren elastikoa 190 partidatan defendatu ondoren iritsiko da Sadarrera: 48 Lehen Mailan, 120 Bigarren Mailan, 19 Errege Kopan eta hiru Lehen Mailara igotzeko playoffean, aurreko denboraldian. Sei denboraldi eta erdi eman ditu Kataluniako taldean, eta bost gol sartu ditu.

Denboraldi honetan, ligako zazpi partidatan bakarrik izan da titular.

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena
    ;