Itxi

Osasuna

Taxoare

Osasunako sei jokalari arazo fisikoekin

Erredakzioa

Osasuna ohi baino jokalari gutxiagorekin entrenatu da Taxoaren. Sei jokalari ez dira gainontzeko taldekideekin aritu min hartuta daudelako.

  • Entrenamendua Taxoaren. Argazkia: EITB.

    Entrenamendua Taxoaren. Argazkia: EITB.

Masoudek, Echaidek eta Rubenek ezin izago dute hurrengo bi partidak jokatu. Rubeni erresonantzia magnetiko nuklearra egin diote; bizeps femoralean II graduko haustura antzeman diote eta hurrengo sei asteetan baja izango da.

Iraneko jokalariari astelehenean egin zioten ebakuntza Alemanian eta bilakaera ona izaten ari da. Masoudek oineko 5. metatarsianoan haustura zuen eta dirudienez 15 egunez Alemanian jarraituko du.

Echaidek bakarka entrenatzen jarraitzen du, abuztuan pairatu zuen belauneko lesioarengatik eta oraindik hilabeteak beharko ditu osotasunean sendatzeko. Raul Garciak gainkarga du eskun bizeps femoralean eta bi edo hiru egunez bakarka entrenatuko da. Marc Beltranek haustura txikia du ezker bizeps femoralean. Ricardok, Osasunako atezainak, min du eskuin koadrizepsean eta ez du entrenamendua bukatu.

Sergio, bestalde, arazo barik entrenatzen hasi da, nahiz eta oraindik ez dioten eskuin bizeps femoraleko hausturaren sendagiria eman.