Publizitatea
Itxi

2021/04/03

21:42

Osasuna

29. JARDUNALDIA

Chimy Avila aukera gutxiko partida aspergarri batean berragertu da (0-0)

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Osasunak eta Getafek berdinketa justua lortu dute Sadarren jokatutako norgehiagoka txarrean. Arratsaldeko berririk onena argentinarraren itzulera izan da.

0
Osasuna – Getafe partidako laburpena
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Osasunak eta Getafek berdinketa justua lortu dute Sadarren jokatutako norgehiagoka txarrean (0-0), Chimy Avila argentinarra partida ofizial batera itzuli den egun berean.

Azkenaldian, nafarren eta madrildarren jokoa ez da batere ikusgarria eta gol aukera gutxi izaten dituzte. Hainbeste etenaldik arriskua sortzea eragotzi du area batean zein bestean.

Partidaren berdintasuna, ordea, apurtzeko zorian egon da, Sergio Herrerak geldiketa bikaina egin baitu. Mauro Arambarri uruguaitarrak jaurtiketa indartsua egin du eta Burgoseko atezainak gelditu. Hau izan da lehenengo zatian hiru zutoinen artean ikusi den jaurtiketa bakarra.

Arratsaldeko berririk onena Chimy Avila argentinarraren buelta izan da. Rosariokoak Eibarren kontra jokatzeko aukera izan zuen pasa den ostegunean eta gaur Kike Barja ordezkatu du minutu ofizialez gozatzeko. Levanteren aurka larri lesionatu zenetik, 435 egun pasa izan dira.

Gorritxoen jaurtiketa bakarra hiru zutoinen artean norgehiagokaren azken minutuan iritsi da, baina horrek ez du ekidin hirugarren aldiz jarraian 0-0 berdintzea. Gainera, Jagoba Arrasateren taldeak ez du otsailaren 27tik golik sartzen.

Fitxa teknikoa:

0 - Osasuna: Sergio Herrera; Nacho Vidal, Aridane, David Garcia, Juan Cruz; Kike Barja (Chimy Avila, 77. min), Oier (Darko, 56. min), Torro, Ruben Garcia (Adrian, 77. min); Calleri (Budimir, 61. min), Gallego (Torres, 61. min).

0 - Getafe: Soria; Iglesias, Djene, Sofian (Etxeita, 86. min), Oliveira; Arambarri, Timor (Kubo, 81. min), Nyom, Aleña (Sabit, 85. min), Cucurella (Chema, 93. min); eta Mata.

Epailea: Pablo Gonzalez Fuertes. Osasunako Oierri eta David Garciari erakutsi zien txartel horia, eta Getafeko Sofiani, Cucurellari eta Matari.

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena
    ;