Publizitatea
Itxi

2021/04/11

17:18

Osasuna

30. JARDUNALDIA

Osasunak balio handiko garaipena lortu du Vila-realen aurka (1-2)

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Moncayolak talde nafarra aurreratu du boleaz sartutako gol ikusgarri bati esker. David Garciak baloia bere atean sartu ondoren, Budimirrek bigarren gola egin du buruz.

0
Vila-real – Osasuna partidako laburpena eta gol guztiak
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Telegram
  • Bidali

Osasunak 1-2 irabazi du La Ceramica futbol-zelaian eta Vila-realen bolada onari amaiera eman dio. Hiru puntuak eramatea sekulako urratsa da Jagoba Arrasateren taldearentzat eta geroz eta gertuago ikusten du Lehenengo Mailan geratzearen helburua.

Hasieran, Unai Emeryk atsedenaldia eman die Gerard, Pau Torres, Pedraza edo Manu Trigueros bezalako jokalari garrantzitsuei, Europa Ligako final-laurdenetako itzuliko partidan pentsatuz. Geroago, ordea, horietako batzuk atera behar izan ditu eta hala ere, errotazioak ez dira aski izan Osasunari aurre egiteko. Gorritxoak gaizki pasatzen ari zirenean, kapazak izan dira Vila-real bi aldiz jipoitzeko.

Bigarren zatiaren erdian, Vila-realen unerik onenean, Moncayolak Osasuna aurreratu du boleaz sartutako gol ikusgarri bati esker. Bost minutu ondoren, berdinketa iritsi da, David Garciak baloia bere atean sartu duenean. Baina berehala altxatu da Osasuna eta Budimirrek bigarren gola sartu du buruz, korner baten ostean.

Handik aurrera, Vila-realek etengabe bilatu du berdinketa, baina Sergio Herrera atezaina primeran aritu da eta luzapenean egin dituen bi geldiketa bikainei esker, talde nafarrak balio handiko hiru puntu eraman ditu Castellotik.

Fitxa teknikoa:

1. Vila-real: Asenjo; Mario, Albiol (Trigueros, 78. min), Funes Mori, Jaume Costa (Pedraza, 45. min); Foyth, Parejo, Ruben Peña (Gerard, 45. min); Yeremy (Chukwueze, 58. min), Alcacer (Fer Niño, 78. min) eta Moi Gomez.

2. Osasuna: Sergio Herrera; Nacho Vidal, Aridane, David Garcia, Juan Cruz (Manu Sanchez, 61. min); Kike Barja, (Torres, 76. min) Moncayola, Darko, Javi Martinez (Torro, 58. min), Ruben Garcia (Oier, 76. min) eta Budimir (Calleri, 76. min).

Golak: 0-1, 64. min, Moncayola; 1-1, 69. min, David Garcia (bere atean); 1-2, 74. min, Budimir.

Epailea: Munuera Montero (Andaluziako Komitea). Txartelik ez.

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena
    ;