Osasuna
Taxoaren
Entrenamendu bikoitza gorritxoentzat
Erredakzioa
Puñal kapitainak, Nekounamek, Callejak, Flañok eta Asier Riesgok Nafarroako ospitaleko ama-haurrentzako zentroa bisitatu dute. Lesionatuei dagokienez, berririk ez.
-
Osasunaren entrenamendua, artxiboko irudia. Argazkia: EITB
Osasunak lan saioa izan du gaur goizean eta arratsaldean ere entrenatuko dira gorritxoak. Oporren ostean, lanera itzuli ziren ostegunean nafarrak baina umeekin egoteko denbora ere eduki dute gaur. Nafarroako ospitaleko ama-haurrentzako zentroa bisitatu dute. Bertan poz-pozik hartu dituzte umeek Patxi Puñal kapitainak, Nekounamek, Callejak, Flañok eta Asier Riesgok eraman dizkieten opariak.
Lesionatuei dagokienez, berririk ez. Echaide hobeto dago; Raul Garcia, Marc Bertran eta Ruben aparte egon dira eta Kike Solak bere kabuz egin du lan.