Osasuna
Osasuna-Valentzia
Puñal: 'Aurreneko itzulia 29 punturekin bukatzea gozatua izan daiteke'
Erredakzioa
Osasunako kapitainak Valentzia talde 'indartsua eta gogorra' dela onartu du eta gorritxoek irabazteko partida 'bikaina' egin beharko dutela azaldu du.
-
Puñal. Argazkia: EFE
"29 punturekin bukatzea gozatu handia izan daiteke eta eskura daukagu. Gainera hurrengo neurketa Atletico Madrilen aurka etxean jokatuko dugu bigarren itzulia ondo hasteko aukerarekin" azaldu du Patxi Puñalek.
"Racingen aurkako partida ez zen gure onenetarikoa izan. Porrota jaso genuen eta aurrera egin behar dugu. Valentziaren aurka partida borobila egin beharko dugu" adierazi du kapitainak.
"90 minutuak partidan sartuta egon beharko dugu eta zortea eta asmatzea ere beharko ditugu" bukatu du Puñalek.