Itxi

Osasuna

Ofiziala

Jorge Herrandok kontratua berritu du 2024ra arte, eta Logroñesen jokatuko du utzita

EITB MEDIA

Nafarroako taldeak 10.000.000 euroko etete-klausula akordatu du jokalariarekin.

  • Jorge Herrando, Osasunaren harrobiko jokalaria. Argazkia: Osasuna

    Jorge Herrando, Osasunaren harrobiko jokalaria. Argazkia: Osasuna

Osasunak Jorge Herrandoren kontratua luzatzea akordatu du jokalariarekin 2024ko ekainaren 30era arte; horrekin batera, 10.000.000 euroko etete-klausula izango du. Harrobiko jokalariak Logroñesen jokatuko du utzita 2021/2022 denboraldia.

Jorge Herrando Oroz erdiko atzelaria da eta azken hiru denboraldiak Osasuna Promesas-en jokatu ditu, Bigarren B Mailan. Kontratu luzapenarekin batera, bere formazio prozesuarekin jarraituko du Logroñesen, Bigarren Mailatik jaitsitako taldea. Nahiz eta bertan utzita jokatu, Errioxako taldeak ez du jokalaria fitxatzeko aukerarik izango.