Itxi

Osasuna

Erabakia

Osasunak Enric Gallegorekin zuen kontratua desegin du

EITB Media

Denboraldi bat eta erdi eman du klubean aurrelariak. Bi aldeak lotzen zituen kontratua 2022ko ekainaren 30ean bukatzen zen, baina Osasunak lehenago desegitea erabaki du.

  • Enric Gallego

    Enric Gallego, abagune bat huts egin ostean. Argazkia: @CAOsasuna

Enric Gallegok ez du Osasunan jarraituko, klubak aurrelariarekin zuen kontratua desegitea erabaki baitu ostegun honetan. Gallegok 2022ko ekainaren 30era arte zuen kontratua gorritxoekin, baina Osasunak lehenago desegitea erabaki du.

Enric Gallego Puigsech (1986ko irailaren 12an jaio zen, Bartzelonan) 2020ko urtarrilean iritsi zen Osasunara, denboraldi eta erdi egin du bertan, 40 partida jokatu ditu eta 4 gol sartu ditu.