Itxi

Osasuna

Larunbatean, 20:00etan

Nafarroako Erresuma izoztuan ezustekoa eman nahi du Osasunak

Erredakzioa

Eneko Satrustegui deialditik at utzi du Mendilibarrek. "Bartzelonari irabaztea posible" dela adierazi du entrenatzaile gorritxoak.

01:16
Mendilibar: 'Ez dira garaitezinak, baina oso zaila izango da'

"Bartzelonari irabaztea posible" dela esan du Jose Luis Mendilibar Osasunako entrenatzaileak, baina "oso zaila izango" dela jakinik, batez ere Pep Guardiolaren taldeak egun ona baldin badu.

"Irabaztea posible da, baina oso zaila izango dela jakinik. Etxetik kanpo okerrago ari direla ikusten ari da. Hala ere, zelai guztietan gol aukerak sortzen ditu Bartzelonak, baina orain baloia sareetan kokatzeko zailtasunak dituzte", esan du Mendibilibarrek Taxoaren lan saioa amaitu ostean.

Nafarroako Erresumako berdegunearen egoera mintzagai izan du prestatzaileak. Izotza dela-eta zelaia gogor egongo dela ematen du, baina Mendilibarrek ez du aitzakia gisa erabili: "Gu Bartzelona bezala gaude. Ez dugu estadioan entrenatzeko aukerarik izan".

Azkenik, Eneko Satrustegui deialditik kanpo uzteko arrazoiak azaldu ditu Mendilibarrek. Azken jardunaldietan Jukka Raitalaren ordez erabili izan du prestatzaile gorritxoak.

"Egin behar dudala pentsatzen dut. Neurketak eta entrenamenduak ikusiz onena aukeratzen saiatzen naiz, eta partida honetarako Raitala hautatzea erabaki dut", esan du.

Ustezko hamaikakoak:

Osasuna: Andres Fernandez; Marc Bertran, Sergio, Miguel Flaño, Raitala; Puñal, Nekounam; Ibrahima, Raul García, Lamah edo Cejudo; eta Lekic.

Bartzelona: Valdes; Alves, Puyol, Mascherano, Abidal; Thiago, Xavi, Iniesta; Alexis, Messi eta Cuenca edo Pedro.

Epailea: Paradas Romero (Andaluziako Batzordea).

Estadioa: Nafarroako Erresuma.

Ordua: 20:00etan.