Itxi

Osasuna

Santander Liga

Osasunak hiru puntuak lortu ditu Mallorcan, partida zoro batean (2-3)

EITB MEDIA

Jagoba Arrasateren gizonek oso neurketa ona egin eta sailkapeneko goiko postuetan jarraituko dute lo egiten.

2:08
Iñigo Pérez (Osasuna)

Mallorcak eta Osasunak oso partida polita jokatu dute gaur Visit Mallorca futbol-zelaian Santander Ligako 7. jardunaldian. Nafarrek maila altua eman, eta 2-3 irabaztea lortu dute.

Neurketa erritmo bizian hasi da, gol abaguneak bi taldeentzat izan dira eta ondorioz golak aurki heldu.

8. minutuan areaz kanpotik Cotek jaurtiketa bikaina egin du eta Greifek, debuta egin duen atezainak, ezin izan du ezer egin (1-0). Osasuna aurretik jarri da markagailuan, halere, 0-1ekoak ez du asko iraun eta bi minutu geroago, Salva Sevillak ateratako korner batean, Dani Rodriguezek gorritxoen markaketa huts bati esker area barruan errematea egin eta berdinketaren gola egin du (1-1).

Partidak ez du etenik izan. Gora eta behera. 32. minutuan ezker hegaletik egindako erdiraketan Oierrek area txikian ezin izan du gutxigatik bigarren gola egin aukera paregabean eta atsedenaldira heltzear Sergio Herrerak etxekoen gola birritan saihestu du Amathen eta Dani Rodriguezen aurrean, baina Fer Niñoren jaurtiketa 48. minutuan sare barruan amaitu da (2-1).

Bigarren zatia hasi eta hamahiru minutura Iñigo Perezek falta jaurtiketa bikain batean berdinketaren gola erdietsi du (2-2) eta 88. minutuan Javi Martinezek Jagoba Arrasate taldearen hirugarrena egin du partida zoro batean (2-3).

Epailea festara lotu da ere eta 10 minutu luzatu egin du partida, baina markagailua ez da mugitu.

FITXA TEKNIKOA

2 - Mallorca: Greif; Sastre, Valjent; Olivan, Costa; Lee Kang In (Lago Junior, 57'), Baba, Salva Sevilla (Ruiz de Galarreta, 86'), Dani Rodriguez; Amath (Angel, 86') eta Fer Niño (Abdon Prats, 61').

3 - Osasuna: Herrera; Areso (Nacho Vidal, 82'), Aridane (Unai García, 69'), David García, Cote (Manu Sanchez,  80'); Javi Martínez, Moncayola, Oier, Iñigo Perez (Ruben Garcia, 69'); Chimy Avila (Kike Garcia, 69'), Darko.

Golak

0-1, Cote (8')

1-1, Dani Rodriguez (10')

2-1, Fer Niño (48')

2-2, Iñigo Perez (58')

2-3, Javi Martinez (88')

Mallorca -osasuna partidako irudia

Mallorca -osasuna partidako irudia