Itxi

Osasuna

Santander Liga

Osasunaren garaipen handia Vila-realen etxean (1-2)

EITB MEDIA

Lucas Torrok eta Chimy Avilak gorritxoen golak egin dituzte Zeramikaren Zelaian garaipena eskuratzeko. Ondorioz, Osasuna bosgarren dago sailkapen nagusian.

0
Vila-real vs Osasuna: Santander Ligako laburpena, golak eta jokaldirik onenak

Vila-realek eta Osasunak Santander Ligako 9. jardunaldiko partida jokatu dute Zeramikaren Zelaian, eta talde gorritxoak ezustekoa eman du, 1-2 irabazi baitu.

Etxeko taldean, Gerard Moreno aurrelaria izan da nobedadea Unai Emeryren hamaikakoan, eta Jagoba Arrasatek Juan Cruz defentsa hasieratik jarri du gaurko partidan.

Lehen abagunea arin heldu da, 2. minutuan. Parejo lehen gola egiteko zorian izan da, baina, zorionez, Sergio Herrerak baloia aldentzea lortu du.

Talde gorritxoak aurrea hartu du markagailuan 25. minutuan. Kontraerasoko jokaldi bikain bati amaiera ezin hobea eman dio Torrok (0-1) baloia sarera bidaliz. Nafarrek lehen zati oso ona jokatu dute Txapeldunen Ligako talde baten aurka. Lehen zatia amaitzear zenean, Herrerak beste geldiketa on bat egin du, berdinketa saihesteko.

Bigarren zatian, Vila-realen berdinketaren gola 55. minutuan heldu da, Gerard Morenok egin duen erremate ikusgarri baten bidez (1-1). Hortik aurrera, Emeryren taldea jaun eta jabe izan da, baina talde gorritxoak oso partida serioa egin du lerro guztietan.

Eta partida banakoarekin amaitu behar zela zirudienean, Vila-realek huts egin du defentsan, eta bigarren zatian atera den Chimy Avilak Osasunaren bigarren gola egin du (1-2).

HAMAIKAKOAK

1 - Vila-real: Rulli, Foyth, Pau Torres, Mandi, Alberto Moreno (Pedraza, 46. min), Capoue (Coquelin, 46. min), Parejo, Manu Trigueros (Alcácer, 77. min), Danjuma (Chukweze, 77. min), Yeremy Pino (Moi Gómez, 77. min) eta Gerard Moreno.

2 - Osasuna: Sergio Herrera, Nacho Vidal, Unai García, David García, Juan Cruz, Manu Sánchez, Torró, Moncayola, Brasanac, Rubén García (Javi Martínez, 68. min) eta Kike García (Chimy Ávila, 81. min).

Futbol-zelaia: Zeramikaren Zelaia (14.831 ikusle).

GOLAK

0-1, Lucas Torro (25. min)

1-1, Gerard Moreno (55. min)

1-2, Chimy Avila (87. min)

Lucas Torro

Lucas Torro

Gerd Moreon eta Nacho Vidal

Gerard Moreno eta Nacho Vidal