Itxi

Osasuna

Errege Kopa

Osasunak eta Eibarrek Kopako bigarren kanporaketarako txartelak lortu dituzte

EITB Media

Talde gorritxoak irabazi egin dio San Agustini (0-4), eta armaginek mendean hartu dute Gernika (1-2). Leioa, Real Union eta Peña Sport txapelketatik at geratu dira.

4:17
San Agustin - Osasuna

Osasunak eta Eibarrek aurrera jarraitzen dute Errege Kopan eta ostiraleko bigarren kanporaketen zozketan egongo dira. Bestalde, Gernika, Peña Sport, Real Union eta Leioa, txapelketatik at geratu dira.

San Agustinen aurkako partida arazorik gabe gainditu du Osasunak (0-4). Ivan Martinez (0-1, 50. min), Roberto Torres (0-2, 61. min), Ontiveros (0-3, 72. min) eta Chimy Avila (0-4, 90. min) izan dira neurketako golegileak.

Eibarrek irabazi egin du Gernikaren aurka (1-2) Urbietan jokatu duen euskal derbia. Armaginen golak Quique Gonzalezek (0-1, 36. min) eta Blanco Leschukek (0-2, 62. min) sartu dituzte; Gernikaren aldetik, Asier Aranak jarri du 1-2koa (72. min) markagailuan.

Lau euskal talde, Kopatik at

Gernikaz gain, Leioa, Real Union eta Peña Sport, Errege Kopatik kanporatuta geratu dira. Leioak galdu egin du Elx Lehen Mailako taldearen aurka (0-2), Cristo Atleticok kanporatu du Real Union (2-0) eta Malagak mendean hartu du Peña Sport (0-3).