Osasuna
Berriak
Lolo sendatu da eta Nekounamek ezin izango du Levanteren aurka jokatu
Erredakzioa
Irango erdilariak denboraldiko bosgarren txartel horia ikusi zuen Getaferen aurka eta ezin izango du Ciutat de Valencia estadioan jokatu.
-
Nekounam. Argazkia: EFE
Eskuineko aduktoreko lesioa gainditu egin du Lolok eta bi aste geroago berdeguneetara itzuliko da gorritxoa. Huelvako jokalariak Nekounamen ordezkoa izan daiteke hasierako hamaikakoan.
Kike Solak eta Masoudek lesionatuta jarraitzen dute eta Ibrahima azken ordura arte zalantza izango da gaur ez baita taldekideekin aritu.