Itxi

Osasuna

Igandean, 16:00etan

Osasunak, Europa helburu Villamarinen

Erredakzioa

Taldeak "irabazteko dezente" du Betisen aurkako partidan, baina "baita galtzeko dezente ere", Jose Luis Mendilibar Osasunako entrenatzailearen hitzetan.

01:03
Mendilibar
Taldeak "irabazteko dezente" du Betisen aurkako partidan, baina "baita galtzeko dezente ere", adierazi du gaur Jose Luis Mendilibar Osasunako entrenatzaileak. Osasunak Europako postuetan mantentzea du helburu.

"Irabazteko dezente dugu eta baita galtzeko ere, gauden lekua mantendu nahi badugu eta ideia horrekin goaz. Vallecasen ideia hori ez zegoen batere argi. Horri buelta eman diogu eta neurketa ona egitea espero dugu", esan du prentsaurrekoan, Taxoaren azken entrenamendua egin ostean.

Javad Nekounam euskarria deialdira itzuli da, oineko lesioa sendatu eta gero. Marc Bertran hegalekoa, ostera, azken orduko baja da giharretako lesioa dela-eta.

Era berean, Ruben Gonzalez Galiziako atzelariak medikuaren alta jaso du. Azken asteetako arazoak atzean utzi eta deialdian sartu du Mendilibarrek.

Sergio Fernandez, Kike Sola eta Masoud Shojaei baja dira eta Ricardo Lopez, Javier Calleja, Jukka Raitala eta Xavier Annunziata deialditik at utzi ditu entrenatzaileak. Raoul Loe harrobiko mutila berriro deitu du bizkaitarrak.

Deialdia: Andrés Fernandez eta Riesgo atezainak, Echaide, Lolo, Miguel Flaño, Damia, Roversio eta Ruben atzelariak, Puñal, Raoul Loe, Nekounam, Cejudo, Raul Garcia, Lamah eta Timor erdilariak, eta Nino, Lekic eta Ibrahima aurrelariak.