Osasuna
1-0
Osasunak galdu egin du Benito Villamarinen
Erredakzioa
Gorritxoek 1-0 galdu dute Betisen aurka. Andaluziarren gola Ruben Castrok sartu du 33. minutuan. Raul Garciak txartel gorria ikusi du bigarren zatian.
-
Ruben Castro, Osasunari sartutako gola ospatzen. Argazkia: EFE
Osasunak ezin izan du punturik eskuratu Betisen aurka Benito Villamarin zelaian. Gorritxoek 1-0 galdu dute salbazioa ziurtatu duen etxeko taldearen aurka.
Lehen zatia kaskarra eta gol aukera gutxikoa izan da. Parekatuta egon dira lehen minutuak, baina hamargarrenean, Betisek gol aukera nabarmena izan du. Beñatek bikain erdiratu du eta, Santa Cruzek ez du asmatu Osasunaren ate aurrean. Aukera honen ondoren, lehia bizia izan da zelai erdian eta talde bat ere ez da nagusitu borroka horretan. Norgehiagokako 33. minutuan Ruben Castrok 1-0ekoa sartu du area hertzetik egindako jaurtiketa on batekin. Betisen aldeko 1-0ekoarekin iritsi da partida atsedenaldira.
Bigarren zatia biziagoa izan da. Partidak erritmo handiaggoa izan du eta gol aukera gehiago ikusteko aukera ere egon da. 52. minutuan Andres Fernandezek andaluziarren bigarren gola eragotzi du eta hurrengo jokaldian, Osasunak banakoa egiteko aukera izan du, baina Lamahren errematea ez da sare barrura joan. 61. minutuan guztiz maldan gora jarri zaio partida Osasunari. Raul Garciak atzetik falta egin dio Jefferson Monterori, epaileak ikusi egin du eta txrtel gorria atera dio.
Osasuna hamarrekin egon denean, Betisek pare bat gol aukera argi izan ditu, baina ez dute asmatu. Hori dela eta, azken minutuetan Osasunak berdinketaren bila jo du eta lortzeko zorian egon da. Ibrahimak gola sartzeko aukera nabarmena izan du 89. minutuan, baina ez du asmatu. Azken minutuan, Irineyk penaltia egin dio Ibrahimari, baina epaileak ez du adierazi. Horrenbestez, Betsiek garaipena lortu du 1-0eko emaitzarekin.
Fitxa teknikoa:
1 - Real Betis: Fabricio; Nelson, Paulao, Dorado, Nacho; Iriney, Beñat; Jefferson Montero (Matilla, m.79), Ruben Castro, Jonathan Pereira (Juanma, m,64); eta Santa Cruz (Jorge Molina, m.76).
0 - Osasuna: Andres Fernandez; Echaide (Leka, m .82), Flaño, Lolo, Damia; Puñal, Raoul Loe; Cejudo (Timor, m.69), Raúl García, Lamah (Ibrahima, m.64); eta Nino.
Gola: 1-0, 33. min: Ruben Castro.
Epailea: Miguel A. Ayza Gamez.