Itxi

Osasuna

Hiru urtez

Chimy Avilak kontratua berritu du Osasunarekin, 2026ra arte

EITB Media

Luis Ezequiel Avila aurrelari argentinarrak 2026ko ekainaren 30era arte luzatu du kontratua. Jokalariaren etete-klausula 30 milioi eurokoa da.

  • Chimy Avila

    Chimy Avila Osasunako jokalaria, Vila-reali sartutako gol bat ospatzen. Argazkia: EFE

Luis Ezequiel 'Chimy' Avilak kontratua berritu du Osasunarekin 2026ko ekainaren 30era arte, klubak astearte honetan (martxoak 15) jakinarazi duenez. Aurrelari argentinarrak hiru urtez luzatu du Iruñeako klubarekin lotzen duen kontratua, eta 30 milioi euroko etete-klausula du.

Avila 2019an fitxatu zuen Osasunak, San Lorenzo de Almagro taldetik, Huescan bi denboraldi utzita jokatu ostean. Talde gorritxoarekin jokatu zuen lehen denboraldian 9 gol sartu zituen Santander Ligan eta beste 2 Errege Kopan. Ondoren, hausturak izan zituen bi hanketako lotailu gurutzatuetan. Lesioak atzean utzi eta 2021-2022 denboraldian berriz jokatzen hasi da; momentura arte Santander Ligan lau gol eta Errege Kopan gol bat erdietsi ditu.