Itxi

Osasuna

Santander Liga

Osasunak arratsalde lasaia izan du Sadarren azken sailkatuaren kontra (3-1)

EITB Media

Levantek ez du maila eman eta talde gorritxoak lortu du garaipena Chimy Avila, Budimir eta Brasanac jokalarien golekin.

0
Osasuna vs Levante: Santander Ligako laburpena, golak eta jokaldirik onenak

Osasunak sasoiko zegoen Levante azken sailkatua hartu du Sadarreko futbol-zelaian eta uste baino errezago irabazi dio (3-1).

Jagoba Arrasate eta Alessio Lesci entrenatzaileek ez dute baja oso garrantzitsuak izan euren jokalarien artean eta kalitatezko hamaikakoak zelairatu dituzte 29. jardunaldiko partidari aurre egiteko

Lehen zatian talde gorritxoak baloi jabetza izan du, baina Levante eroso egon da berdegunean. Ez da gol abagune argirik izan 22. minutura arte Ruben Garciak langara bidali duenean bere jaurtiketa.

Aurrelariek ez dute jokoan parte hartu, ez Osasunakoak ez Levantekoak.

Halere, 45. minutuan Chimy Avilak bere lehen errematean gola egin du (1-0). Talde nafarrak ezker hegaletik jokaldia egin eta Budimirren erdiraketa sare barrura bota du aste honetan kontrtua berritu duen aurrelariak.

Bigarren zatia abantailarekin hasi du Arrasateren taldeak eta horrek dena erreztu du. Neurketa ez da ona izan, baina Osasunak Levante baino hobeto jokatu du eta 57. minutuan, kontra erasoan, Budimirrek bigarren gola egin du (2-0).

Brasanacek ere bere gola egin du 64 minutuan (3-0) kanpoko taldearen defentsaren beste opari batean. Kanpoko taldeak ere bere gola egin du, Roger Martin aurrelariak area barruan ez du huts egin Sergio Herreraren aurrean eta 3-1koa utzi du markagailuan.

FITXA TEKNIKOA

Hamaikakoak:

3 - Osasuna: Sergio Herrera; Nacho Vidal, David Garcia, Juan Cruz, Manu Sanchez; Torro; Chimy Avila (Benito, 67'), Moncayola (Oier, 77'), Darko (Iñigo Perez, 77'), Ruben Garcia (Roberto Torres, 77'), Budimir (Kike Garcia, 67').

1 - Levante: Cardenas; Pubill (Miramon, 84'), Rober Pier, Vezo, Caceres (Dani Gomez, 62'), Son (Franquesa, 84'); Bardhi (Cantero, 75'), Pepelu, Malsa, Morales; Roger.

Futbol-zelaia: Sadar, 19.429 ikusle

Epailea: Javier Alberola Rojas.

VAR epailea: Xavier Estrada Fernandez.

Golak:

1-0, Chimy Avila (45. minutuan)

2-0, Budimir (57. minutuan)

3-0, Brasanac (64. minutuan)

3-1, Roger Martin (76. minutuan)

Chimy Avila, golegile

Chimy Avila, golegile

Brasanac, Osasunako jokalaria

Brasanac, Osasunako jokalaria