Replace this text with the error page you would like to serve to clients if your origin is offline.
Itxi

Osasuna

lesioa

Kike Garciak ez du Valentziaren aurkako partida jokatuko

EITB MEDIA

Osasunako jokalariak ezker bizeps femoralean zuntz lesioa du.

  • Kike Garcia, Bartzelonaren aurkako partida batean. Argazkia: EFE

    Kike Garcia, Bartzelonaren aurkako partida batean. Argazkia: EFE

Kike Garcia ez da Valentziaren aurkako partidan egongo. Nafarroako taldeak jokalariak ezker hankako bizeps femoralean zuntz lesioa duela jakinarazi du.

Osasunako aurrelariak minduta bukatu zuen Alavesen aurkako partidan (1-0), eta astelehenean ez zuen entrenamendurik egin. Asteazken honetan, klub gorritxoak ofizial egin du Garciak atseden hartu eta ahal den azkarren taldera itzultzeko ahaleginak egin beharko dituela.

Bihar lan saio zorrotzago batean arituko da Osasuna, eta baliteke entrenatzaileak Valentziako futbol zelaian plazaratuko duen hamaikakoa erabakitzea.