Itxi

Osasuna

Igandean, Racingen aurka

Osasuna, Europan sartzeko azken aukeraren aurrean

Erredakzioa

Gorritxoek garaipena lortu beharra daukate Racingen aurka lehen sei sailkatuan artean bukatu nahi izanez gero. Irabazteaz gain aurretik dituen taldeen emaitzen zain egon beharra dauka talde nafarrak.

  • Osasunak garaipena behar du Racingen aurka. Argazkia: EFE

Osasunak Racingen aurka jokatuko du BBVA Ligako 2011-2012 denboraldiko azken partida. Igandean izango da partida arratsaldeko 20:00etan Sardineron. Racingen jaitsita dago eta helburu bakarra Lehen Mailari garaipen batekin agur esatea izango dute kantabriarrek.

Gorritxoek garaipena lortu beharra daukate Europa Ligara sailkatzeko eta ondoren, aurretik dituen taldeek zer egiten duten ikusi beharko da. Athletic Clubek Liga bosgarren edo seigarren postuan bukatzen badu, zazpigarren sailkatua ere Europa Ligara sailkatuko litzateke.


Sergio Fernandez deialdira itzuli da eta hau da berritasun nagusia. Damia Abella, Roversio Rodrigues eta Dejan Lekic ere deialdira itzuli dira. Patxi Puñal, Manuel Ortiz "Lolo", Masoud Shojaei, Kike Sola, Jon Echaide eta Xavier Annunziata jokalariak, ordea, baja izango dira Racingen aurkakorako.

Ustezko hamaikakoak:

Racing: Mario; Francis, Alvaro, Torrejon, Osmar; Gullon, Rivero; Jairo, Edu Bedia, Luque; eta Acosta.

Osasuna: Andres Fernandez; Marc Bertran, Ruben, Miguel Flaño, Damia; Raoul Loe, Nekounam; Cejudo, Raul Garcia, Nino; eta Ibrahima.

Epailea: Alfonso Javier Alvarez Izquierdo.
Zelaia: El Sardinero.
Ordua: 20.00etan.