Osasuna
KONTRATU-BERRITZEA
Lucas Torrok Osasunan jarraituko du 2027ra arte
Agentziak | EITB Media
Alacanteko erdilariak 20 milioi euroko etete-klausula izango du.
-
Lucas Torrok kontratua berritu du. Argazkia: @caosasuna
Lucas Torrok eta Osasunak jokalariaren kontratua 2027ra arte luzatzeko hitzarmena sinatu dute. Horrez gain, Iruñeko klubak jakinarazi du erdilariak 20 milioi euroko etete-klausula izango duela.
27 urteko erdilaria Eintracht Frankurt taldetik bueltatu zen Osasunara, 2020ko udan. 2018an, gorritxoekin denboraldi bikaina egin ostean, alemaniarrek fitxatu zuten. Torro Real Madrilen harrobian hazi zen; gero Castillan eta Real Oviedon jokatu zuen, utzita.
Salmenta hipotetiko baten kasuan, Frankfurtek gainbalioaren %30 izango du, Iruñeko taldeak jakinarazi duenez.
Osasunak eskerrak eman dizkio Torrori "proiektuan jarritako konfiantzagatik eta bere lehentasuna klubaren kamiseta defendatzen jarraitzea izan delako". Azken denboraldian, Torrok 33 partida jokatu zituen eta ezinbesteko jokalaria bihurtu zen Jagoba Arrasatek zuzentzen duen taldearentzat.