Osasuna
OSASUNA VS SEVILLA
Osasuna-Sevilla Kopako partidarako 19.500 sarrera saldu dira
AGENTZIAK | EITB MEDIA
Osasunak kafea eta txokolatea hartzera gonbidatuko ditu ikusle guztiak. Promozioak estadioko barretan 21:30ak baino lehen eta izakinak amaitu arte egiten diren eskaeretarako balioko du.
-
El Sadar. Argazkia: EFE
Sadar Sevillari harrera egiteko prestatzen ari da partida bakarrera jokatuko den Errege Kopako final-laurdenak direla eta. Neurketa ikusteko 19.500 sarrera inguru saldu dira dagoeneko. Hala, dirudienez, 23.576 ikuslerentzako edukiera duen koliseo gorritxoa ez da beteko, nahiz eta hasiera batean sarrera guztiak saltzearen aukera egon zitekeela uste izan zen, finalerdietara joateko ilusioa duten bi talderen arteko partida zirraragarria ikusteko. Izan ere, 13 urte dira talde gorritxoak txanda horretara sailkatzea lortzen ez duela.
Bisitarientzako gunea penintsula zeharkatzea zalantzarik izan ez duten Sevillako 600 bat zalez beteta egongo da, bere taldeari bultzatzeko asmoz. Ordutegiak (22:00etan) eta tenperatura baxuek (-2 eta 2 gradu artean) murriztu egin dute zale nafarrarentzat horrelako partida batek izan beharko lukeen erakarpen-ahalmena. Hala eta guztiz ere, bertaratutakoek guztia jarriko dute beren interesen aldeko giroa sortzeko.
Bitxikeria gisa, Osasunak kafea eta txokolatea hartzera gonbidatuko ditu ikusle guztiak. Promozioak estadioko barretan 21:30ak baino lehen eta izakinak amaitu arte egiten diren eskaeretarako balioko du.