Osasuna
KONTRATU LUZATZEA
Iker Muñozek 2027ra arte berritu du Osasunarekin zuen lotura
AGENTZIAK | EITB MEDIA
Erdilari nafarra (21 urte) Osasunaren lehen taldean dago denboraldi honen hasieratik.
-
Iker Muñozek Frenkie de Jongi baloiA kendu nahiAN. Argazkia: EFE
Osasunak eta Iker Muñozek euren arteko lotura 2027ra arte luzatzea adostu dutela jakinarazi du talde gorritxoak astearte honetan. Harrobiko 21 urteko jokalari nafarrak aurreko denboraldian debutatu zuen Jagoba Arrasateren aginduetara.
Hasi berri den denboraldi honen hastapenetik lehen taldeko kide gisa ari da parte hartzen erdilaria, eta, hala, orain arte Ligan jokatutako lau partidetatik hirutan aritu da. Urrutira joan gabe, titular izan zen aurreko jardunaldian Bartzelonaren aurka jokatutako neurketan, eta, galdu arren (1-2), Arrasatek gorazarre egin zion jokalariari.
Albistearen berri emateko bideo bat erabili du Osasunak. Bertan, Alesbes bere herriko kaleetatik oinez doala, Muñozek kartel bat ikusten du lurrean. Kartel horretan, bere aurpegia, izena eta berritzearen eguna ageri dira.
Urte askotarako! ¿¿
— C. A. OSASUNA (@Osasuna_eus) September 5, 2023
pic.twitter.com/UDbQCTTOrw