Osasuna
Arribas alta izango da
Puñal eta Joseba Llorente baja izango dira Zaragozaren aurka jokatzeko
Erredakzioa
Osasunako erdilaria lau partidarako zigortu zuten, eta hirugarrena beteko du asteburuan. Aurrelari gipuzkoarrak, ordea, txartel gorria ikusi zuen Mallorcaren aurka, eta ezingo du Romaerdan jokatu.
-
Epaileak Joseba Llorenteri eta Nunesi txartel gorria ateratzen dien unea, Osasuna-Mallorca partidan. Argazkia: EFE
Patxi Puñali lau partidako zigorra ezarri zion Lehiaketa Batzordeak, eta zigorraren hirugarren partida beteko du larunbatean. Joseba Llorentek, aldiz, txartel gorria ikusi zuen Mallorcaren aurka jokatutako partidan. Gutxienez, partida bateko zigorra ezarriko diote Llorenteri, baina zigorra handiagoa izan daiteke.
Alejandro Arribas jokatzeko prest izango du Mendilibarrek. Erdilariak partida bateko zigorra bete du, eta Romaerdan jokatzeko moduan egongo da. Osasunako entrenatzaileak Joseba Llorenteri konfidantza eman dio azken partidetan, baina beste aurrelari bat aukeratu beharko du Zaragozaren aurkakorako. Kike Solak minutu batzuk jokatu zituen igandean, eta gola sartu zuen. Solak hasierako hamaikaoan egoteko aukeran izan ditzake.