Osasuna
ATZERATUTA
Chiclana-Osasuna Kopako neurketa, bertan behera denboraleagatik
AGENCIAS | EITB MEDIA
Norgehiagoka datorren asteartean, azaroaren 5ean, jokatuko da 19:00etatik aurrera.
-
Jon Moncayola, Osasunako jokalaria. Argazkia: EFE
Asteazken honetan, 19:00etan, jokatzekoa zen Chiclanaren eta Osasunaren arteko Errege Kopako partida atzeratu egin behar izan dute, azken orduetan Espainiako ekialdea eta hegoaldea astintzen ari den goialdeko borraska dela-eta.
Partidako epaileak partida asteazken honetan ez jokatzea erabaki du, denboraleak eragindako eguraldi txarragatik.
Ibaia partida jokatu behar den futbol-zelaitik gertu igarotzen da, eta gainezka egiteko arriskua dago.
Espainiako Federazioak jakitera eman duenez, norgehiagoka datorren asteartean, azaroaren 5ean, jokatuko da 19:00etatik aurrera.