Itxi

Osasuna

Iragarpena

Nacho Vidalek Osasuna utzi du, sei urte eta erdiz gorritxoekin aritu ostean

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Jokalaria 2018ko udan iritsi zen taldera, Valentziako harrobian hezi eta gero. Guztira, 184 neurketa ofizial jokatu ditu.

7:42

Osasunak, asteazken honetan, modu ofizialean eman du jakitera Nacho Vidalek taldea utziko duela. 2018ko udan iritsi zenetik, lehen mailara igotzea lortu zuen taldearekin, eta ondoren, gorritxoekin, Jagoba Arrasateren aginduetara izandako bolada oparoena bizi izan zuen.

Nafarroako taldeak eta jokalariak kontratua etetea adostu dute sei urte eta erdiren ondoren. Campelloko atzelariak 184 neurketa ofizialetan jantzi du elastiko gorria.

2018ko udan heldu zen Iruñera, Valentziako harrobian trebatu ostean. Denboraldi hartan, 38 partidatan lehiatu zen, eta jokalari garrantzitsua izan zen Osasunaren lorpenetan: Bigarren Mailako txapeldun izan zen, lehen mailarako igoera lortzeaz gain.

Iragan sasoian, Mallorcan jokatu zuen utzita, ligako bigarren itzulian; denboraldi honetan, ordea, 9 norgehiagokatan zelairatu da. Errege Kopako final-zortzirenetan Athleticen kontrako garaipenean izan zuen azken parte hartzea.

Vidalek erakutsitako "profesionaltasuna eta jarrera eredugarria" eskertu dio klubak, eta "etorkizunean zorte ona" opa dio.