Itxi

Osasuna

Igandean, 19:50ean

Cejudo eta Masoud berritasunak Osasunan Betisen aurkako partidarako

Erredakzioa

Bertran, Flaño, Nano, Echaide, Sisi, Roberto Torres, Nano eta Onwu deialditik at geratu dira. Andaluziarrek Beñaten eta Marioren bajak dituzte.

00:58
Mendilibar: 'Osasuna etxean beste talde bat da'

Osasunak igande honetan jokatuko du Betisen aurka Reyno de Navarran, 19:50ean. Masoud Shojaei eta Alvaro Cejudo dira berritasunak Mendilibarrek emandako deialdian.

Marc Bertran, Miguel Flaño, Nano, Ion Echaide, Sisi, Roberto Torres, Nano eta Manuel Onwu ez dira deialdian sartu arrazoi teknikoengatik.

Mendilibarrek ez du Betisen aurka erabiliko duen hamaikakoa argitu, baina hiru aldaketa egon daitezke. Puñal, Cejudo eta Lamah hasierako hamaikakoan sar daitezke Annanen, Sisiren eta Ninoren ordez.

Betisek baja garrantzitsuak ditu igandeko partidarako. Beñat Etxebarria eta Mario zigortuta daude, eta ez dute Osasunaren aurka jokatuko.

Ustezko hamaikakoak:

Osasuna: Andres Fernandez; Oier Sanjurjo, Arribas, Lolo, Damia; Timor, Puñal; Cejudo, Armenteros, Lamah; eta Llorente.

Betis: Adrian; Nelson, Paulao, Perquis, Nacho; Salva Sevilla, Cañas, Ruben Perez, Juan Carlos; Jorge Molina eta Ruben Castro.

Epailea:
Velasco Carballo.
Zelaia: Reyno de Navarra.
Ordutegia: 19.50ean.