Osasuna
Sportingen aurka
Riesgo: 'Kopan irudi ona eman behar dugu'
Erredakzioa
Ligan Osasunako ordezko atezaina da, baina Sportingen aurkako Kopako partidan hasieratik jokatzeko aukera asko ditu.
-
Jose Luis Mendilibar eta Asier Riesgo. Argazkia: EFE
Osasunak ostegunean (19:00etan) jokatuko du Sportinegn aurka Errege Kopako final-hamaseirenetako joaneko partida Molinonen. Asier Riesgo atezainaren ustez, "taldeak irudi ona eman behar du Kopan".
"Egoera aldatu behar dugu. Gaizki egiten duguna aztertu, eta partida aurrera atera behar ditugu. Kopan irudi ona eman behar dugu, eta igandean garaipena lortzera irten behar dugu", esan du Riesgok.
Ustez, Riesgo atezain titularra izango da Sportingen aurka: "Ez dakit entrenatzaileak zer erabakiko duen. Nik prest egon behar dut, eta jokatzeko aukera ematen badit, prest egongo naiz. Entrenatzaile askok, gutxi jokatzen duten jokalariak erabiltzen dituzte Kopan, eta hor daudela erakusten saiatzen dira", gaineratu du Osasunako atezainak.
"Sportingen aurkako partidak indarra hartzeko balio behar digu. Konfiantza eman behar digu etorkizuenan partidak aurrera ateratzeko. Lasaitasuna mantendu behar da, baina argi dago zerbait txarto egiten ari garela", adierazi du Asier Riesgok.