Osasuna
Marka historikoa
Ante Budimir, 58 gol sartuta, Osasunak Lehen Mailan izandako golegilerik onena da
EITB MEDIA
Nafarroako taldeko aurrelari kroaziarrak Valentziaren aurka gola sartu zuen, igandean, penaltiz, eta, horrenbestez, Osasunako marka historikoa gainditu zuen; duela bi aste berdindu zuen Budimirrek Sabino Andoneguik zuen errekorra.
-
Budimirrek honela jaurti zuen penaltia, Ligan bere 58. gola sartzeko. Argazkia: EFE.
Ante Budimir, 58 gol sartuta, Osasunak Lehen Mailan inoiz izandako golegilerik onena da. Nafarroako taldeko aurrelari kroaziarrak Valentziaren aurka gola sartu zuen, igandean, penaltiz, eta, horrenbestez, Osasunako marka historikoa gainditu zuen; duela bi aste berdindu zuen Budimirrek Sabino Andoneguik zuen errekorra.
Budimir 2020an iritsi zen Osasunara, Mallorcatik, lehenik utzita, eta gerora Iruñeko taldeak bereganatuta. Elastiko gorria jantzita, hasieratik erakutsi zuen golak sartzeko trebetasun handia zuela, baina bereziki azken bi denboraldietan lortu ditu nabarmentzeko moduko markak; 2024-25eko Ligan, esate baterako, 14 gol daramatza, eta hamabi partida gelditzen dira oraindik.
33 urte ditu Budimirrek (uztailaren 22an beteko ditu 34), eta 2027ko ekainera arteko kontratua du. Oraingoz, asmoa du Osasunarentzako gol gehiago sartzea, Nafarroako taldeko mito nagusietakoa baita.