Osasuna
Taxoare
Espanyoli irabazi diezaioketela uste du Damiak
Erredakzioa
"Benetan, irabazi dezakegula uste dut", adierazi du Abellak. Gainera, "neurketa oso borrokatua" izango dela onartu du jokalari gorritxoak.
-
Damia Abella Osasunako jokalaria. EFE
"Benetan, irabazi dezakegula uste dut", adierazi du Abellak prentsaurrekoan, Taxoaren entrenamendua amaitu ostean. Gainera, "neurketa oso borrokatua" izango dela onartu du jokalari gorritxoak, baina "hiru puntuekin" etxera itzuliko direla uste du.
Partida finala denik ez du uste atzelariak, baina "norgehiagoka oso garrantzitsua" dela aitortu du. "Ez da hil ala bizikoa. Gero neurketa asko geratuko dira", gaineratu du.
Hala ere, Kataluniako jokalariak onartu duenez, "neurketa honetaz haratago pentsatzea ezinezkoa da", baina jarraian bi garaipen lortzen baldin badituzte gauzak asko aldatuko direla erantsi du.