Itxi

Osasuna

LESIOA

Moncayolak lesioa du eskuin hankako bizeps femoralean

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Futbolari nafarrak zelaia utzi behar izan zuen joan zen igandean, Real Valladoliden aurka jokatutako partidaren (2-3) hasierako minutuetan.

  • Jon Moncayola, Ligako neurketa batean. Argazkia: EFE

    Jon Moncayola, Ligako neurketa batean. Argazkia: EFE

Jon Moncayola Osasunako jokalariak lesio muskularra du eskuin hankako bizeps femoralean, Nafarroako Unibertsitate Klinikan astearte honetan egindako osasun-azterketen arabera.

Futbolari nafarrak zelaia utzi behar izan zuen joan zen igandean, Real Valladoliden aurka jokatutako partidaren (2-3) hasierako minutuetan.

Horren harira, klubak ohar batean adierazi du Moncayolak sendatze-prozesua hasiko duela eta bilakaeraren zain dagoela.