Itxi

Osasuna

IRAGARPENA

Josune Urdaniz Osasunako kapitainak erretiroa hartuko du denboraldi amaieran

EITB MEDIA

32 urte dituela, erdiko atzelari iruindarrak Nafarroako klubari jakinarazi dio denboraldiaren amaieran amaituko duela futbolari gisa izandako ibilbidea. Urdaniz azken zazpi denboraldietan aritu da Osasunan, 2018tik.

  • Josune Urdanizek futbola utziko du, ondorengo asteetan. Argazkia: Osasuna.

    Josune Urdanizek futbola utziko du, ondorengo asteetan. Argazkia: Osasuna.

Josune Urdaniz Osasunako kapitainak erretiroa hartuko du, futbolari gisa, 2024-25 denboraldiaren amaieran, Nafarroako klubak ostegunean iragarri duenez. 32 urte dituela, erdiko atzelari iruindarrak klubari jakinarazi dio denboraldiaren amaieran amaituko duela futbolari gisa izandako ibilbideari. Urdaniz azken zazpi denboraldietan aritu da talde gorritxoan, 2018tik.

"Emakumezkoen Osasunak lortutako arrakasta guztietako partaide izan da", Osasunaren esanetan, eta klubak bereziki gogora ekarri ditu 2019an eta 2022an eskuratutako igoerak. Osasunan ibili aurretik, Urdaniz talde hauetan aritu zen: Lagunak, EDF Logroño, Txantrea FS eta Mulier.