Osasuna
EA Sports Liga
Osasunak mendean hartu du Espanyol, baina Europako postuak azken jardunaldian erabakiko dira (2-0)
EITB Media
Rayo Vallecanok Celtaren aurka 1-2 irabazita, Osasuna Konferentzia Ligarako sailka daiteke, baita Europa Ligarako ere.
-
Zaragoza eta Oroz lehen gola ospatzen. Argazkia: EFE
Osasunak 2-0 irabazi dio Espanyoli igande honetan Sadarren jokatu den EA Sports Ligako azken-aurreko jardunaldiko partida. Budimirrek eta Gracia de Harok sartutako golei esker, gorritxoek etxeko lanak egin dituzte eta Europako postuak azken jardunaldian erabakiko dira. Rayo Vallecanok Celtaren aurka 1-2 irabazi ondoren, Osasuna Konferentzia Ligarako sailka daiteke, baita Europa Ligarako ere.
Gorritxoek zorte apur batekin egin dute topo golarekin. Orozek aurrealdetik jaurti eta baloiak Ante Budimirren jo du eta Joan Garciaren ate aldera bideratu da (1-0).
Raul Garcia de Harok sartu du bigarren gola, eta hiru puntuak etxean utzi dituzte (2-0).
Gauzak horrela, azken jardunaldian erabakiko da Europara joango diren ala ez, Gasteizen, Alavesen aurka. Derbia irabazi eta Rayo Vallecanok estropezu egin zain egon beharko dute gutxienez Konferentzia Ligan sartzeko.