Itxi

Osasuna

Larunbatean, 22:00etan

Osasunak hiru puntuak nahi ditu Valverderen Valentziaren aurka

Erredakzioa

Nafarroako taldeak bolada onari eutsi nahi dio, baina horretarako puntuak lortu beharko ditu Valentziaren aurka. Ernesto Valverdek debuta egingo du Valentziako taldearen aulkian.

02:02
Mendilibar: 'Jokalariak jokoan sinesten hasi dira'

Osasunak hiru puntuak behar ditu sailkapeneko azkenengo postuetaik ihes egiteko. Gorritxoek aurkaria, larunbatean, Ernesto Valverdek zuzendutako Valentzia izango da. Valentziako taldea sentsazioak berreskuratzeko helburuarekin helduko da Iruñera, Realaren aurka porrot gogorra jaso baitzuen pasa den jardunaldian, Mestallan. Hala ere, Nafarrroako taldeak bolada onari eutsi behar dio, eta Mendilibarren mutilek etxean indartsuak direla erakutsi beharko dute.

Garaipena lortuta, Osasuna sailkapeneko erdiko postuetan jarriko litzake, baina porrotarekin berriro jaistiera postuetan sartzeko arriskua izango luke. Horregatik, gorritxoek puntuak bai ala bai eskuratu beharko dituzte Valentziaren aurka. Sisi, Masoud, Nino eta Kike Sola lesionatuta daude, eta Marc Betran eta Echaide deialditik at utzi ditu Jose Luis Mendilibarrek.

Ernesto Valverderen mutilak sailkapen nagusian hamabigarrenak dira, 18 punturekin, baina Europako postuetara hurbiltzeko ahalegina egin beharko dute. Valentziak Txapeldunen Ligako norgehiagoka jokatu zuen asteartean, eta itxuraz, taldea nekatuago helduko da Iruñera.

Ustezko hamaikakoak:

. Osasuna: Andres Fernandez; Damia, Flaño, Arribas, Nano; Oier Sanjurjo, Raoul Loe, Cejudo, Armenteros, Timor; Llorente.

. Valentzia: Diego Alves edo Guaita, Barragan, Ricardo Costa, Rami, Cissokho, Feghouli, Gago, Tino Costa, Guardado, Banega edo Valdez edo Soldado.