Itxi

Futbola

KLUBEN MUNDUKO TXAPELKETA

Garaipena Inter, Borussia Dortmund eta Fluminense taldeentzat; Riverrek eta Monterreyk berdindu egin dute

EITB Media

Italiarrek Urawa Japoniako taldea garaitu dute (2-1), alemanek Mamelodi Sundowns hegoafrikarra menderatu dute (3-4) eta Fluminensek Hego Koreako Ulsan Hyundai azpiratu du (4-2). River Plate eta Monterrey, bestalde, golik gabe berdinduta amaitu dute (0-0).

  • River Plate vs Monterrey Argazkia: EFE

    River Plate vs Monterrey Argazkia: EFE

Milango Interrek 2-1 irabazi dio Japoniako Urawari igande honetan, Valentin Carbonik 92. minutuan sartutako golari esker, eta 4 puntu ditu Kluben Munduko Txapelketako E Multzoan.

Borussia Dortmundek ere garaipena eskuratu du Hegoafrikako Mamelodi Sundownsen aurka (3-4). Alemaniako taldea galtzen joan da, Lucas Ribeiro Costak partida hasi eta berehala gola sartu baitu, baina markagaluari buelta ematen jakin dute, F multzoko bigarren partida irabazi eta hurrengo fasera igarotzeko. Sailkapenean lider dira jada, 4 punturekin, Sundownsek baino bat gehiago.

Bestalde, River Platek eta Monterreyk golik gabeko berdinketa lortu dute, eta Kluben Munduko Txapelketako E multzoko azken jardunaldian argituko da nor sailkatuko den final-zortzirenetara.

Bestalde, Fluminensek Ulsan garaitu du (4-2), eta Kluben Munduko Txapelketako F multzoko lehen postua lortu du, markagailuan atzetik joan diren arren.