Itxi

Futbola

Igoera

Real Oviedok Mirandes garaitu du (3-1), eta 24 urte geroago, Lehen Mailara itzuli da

Agentziak | EITB Media

Panichellik aurretik jarri du Burgosko taldea Carlos Tartiere futbol zelaian, baina etxekoek markagailua irauli dute luzapena behartzeko eta, denbora gehigarri horretan, Lehen Mailara igotzeak ematen dion hirugarren eta behin betiko gola sartzeko.

  • Santi Cazorla zaleekin igoera ospatzen Agazkia: EFE

    Santi Cazorla zaleekin igoera ospatzen Agazkia: EFE

Real Oviedok 3-1 irabazi dio CD Mirandesi Bigarren Mailako play-offetako itzuliko partidaren luzapenean, 24 urte geroago Lehen Mailara igotzeko, Francisco Portillok Carlos Tartieren luzapenean lortutako golari esker.

Asturiasko taldeak, iaz Espanyolen aurka igotzeko finala galdu ostean, zailtasun guztiei aurre egin die, eta elitera itzultzea lortu du; izan ere, joanekoan 1-0 galdu zuen, eta larunbat honetan Joaquin Panichellik 16. minutuan egindako golak Burgosko taldea aurretik jarri du markagailuan.

Hala ere, Santi Cazorlak penaltiz norgehiagoka berdindu du (1-1), eta Ilyas Chairak 2-1ekoa egin du bigarren zatian.

Luzapenean, Oviedok nahikoa zuen emaitzari eustea igoera lortzeko, denboraldi erregularrean Mirandesen aurretik sailkatu zelako, baina Portillok baloi bat kontrolatu eta aukariaren sare barrura bidali du (3-1), gauzak erabat erabakita uzteko.