Itxi

Futbola

Kluben Munduko Txapelketa

PSG, Botafogo, Palmeiras eta Inter Miami, final-zortzirenetara; Atletico Madril eta Porto, kanporatuta

EITB Media

Atletico Madrilek 1-0 irabazi dio Botafogori, baina gutxienez 3 golegatik irabazi behar zuen aurrera egiteko, PSGk Seattle menderatu baitu (0-2). Palmeirasek eta Miamik 2-2 berdindu dute; beraz, A multzoko lehen bi postuak bermatu dituzte. Porto eta Al Alhy kanporatuta geratu dita, 4-4 berdinduta.

  • PSG

    PSGko jokalariak Seattleri sartutako gol bat ospatzen. Argazkia: EFE

PSG, Botafogo, Palmeiras eta Inter Miami taldeek Kluben Munduko Txapelketako final-zortzirenetarako txartelak eskuratu dituzte; Atletico Madril, Porto, Seattle Sounders eta Al Ahly, kanporatuta geratu dira.

A multzoan Palmeirasek eta Inter Miamik 2-2 berdindu dute; ondorioz, Brasilgo taldeak multzoko lehen postua bermatu du, eta Ameriketako Estatu Batuetako taldeak amaitu du bigarren multzoen fasea. 

Portok eta Al Ahlyk 4-4 berdindu dute, eta biak ala biak txapelketatik at geratu dira.

B multzoan, PSGk bukatu du lehen postuan, azken jardunaldian Seattle Sounders 0 eta 2 menderatuta.

Multzoko beste neurketan, Atletico Madrilek 1-0 irabazi dio Botafogori, baina Espainiako taldeak gutxienez hiru goleko errentarekin irabazi behar zuen aurrera egiteko. Ez zuen helburua lortu, eta Simeonek zuzentzen duen taldea kanporatuta geratu da. Seattle izan da B multzoko azkena, punturik lortu gabe.