Futbola
Frantzian
Olympique Lyon Bigarren Mailara jaistea erabaki dute
EITB MEDIA
Klubak, Frantziako nagusietakoa bera, ez ditu bete Kontroleko eta Kudeaketako Zuzendaritza Nazionalak eskatutako irizpide ekonomikoak, eta, hala, 2025-26 denboraldian Bigarren Mailan jokatuko du. Dena den, oraindik helegitea jarri ahal dute, erabakiaren aurrean.
-
Ainsley Maitland-Niles jokalaria, ezkerretan, artxiboko irudian. Argazkia: Europa Press.
Frantziako Ligako finantza-jendarmeak erabaki du Olympique Lyon Bigarren Mailara jaistea, 2025-26 denboraldirako, astearte gauean iragarri dutenez. Klubak, Frantziako nagusietakoa bera, ez ditu bete Kontroleko eta Kudeaketako Zuzendaritza Nazionalak eskatutako irizpide ekonomikoak, eta, hala, Bigarren Mailan jokatuko du; dena den, oraindik helegitea jarri ahal dute, erabakiaren aurrean.
2024ko azaroan, Kontroleko eta Kudeaketako Zuzendaritza Nazionalak ohartarazi egin zuen Olympique Lyon, eta hilabete batzuetako epea eman zion, gizonezkoen taldean zituen zor arazoak konpon zitzan; zor hori 175 milioi eurokoa omen da.
Olympique Lyonek, besteak beste, zazpi aldiz irabazi du Liga, eta Kopa beste bost aldiz. Hainbat jokalari bikain aritu dira taldean, adibidez Hugo Lloris, Alexandre Lacazette edo Jean Tigana frantziarrak, Sonny Anderson edo Juninho Pernambucano brasildarrak, edo Lisandro Lopez argentinarra.