Itxi

Futbola

Kluben Munduko Txapelketa

Benfica, Bayern Munich, Flamengo eta Chelsea final-zortzirenetara sailkatu dira

EITB Media

Portugalgo taldeak 1-0 irabazi dio Alemaniakoari eta C multzoko lehen postuan amaitu du multzoen fasea; Bayern izan da bigarren. D multzoan Flamengok amaitu du lehen postuan Los Angelesen aurkako lehian 1-1 berdindu ostean; Cehlseak 0-3 irabazi dio tunisi eta bigarren postuan bukatu du.

  • Benfica

    Benficako jokalariak Bayerni sartutako gola ospatzen. Argazkia: EFE

Benfica, Bayern Munich, Flamengo eta Chelsea 2025Kluben Munduko Txapelketako final-zortzirenetarako sailkatu dira. Bestalde, Boca Juniors, Auckland City, Los Angeles FC eta ES Tunis kanporatuta geratu dira.

Eguneko partida handian Benficak1-0 irabazi dio Bayern Munichi, Schjelderupek 13. minutuan sartutako golarekin. Ondorioz, Portugalgo taldeak amaitu du C multzoko lehen postuan eta Alemaniakoak bigarrenean.

Multzoko beste neurketan Auckland Cityk eta Boca Juniorsek 1-1 berdindu dute. Bocak hartu du aurrea Garrowek bere atean sartutako golari esker, eta Grayk 1-1ekoa jarri du markagailuan Aucklandentzat. Biak ala biak txapelketatik at geratu dira.

D multzoan Flamengok bana berdindu (1-1) Los Angeles FC taldearekin; hala bada, Brasilgo taldeak lehen postua ziurtatu du, eta Ipar Amerikakoak agur esan dio txapelketari. Bouangak sartu du Los Angelesen gola 84. minutuan (1-0), eta Wallacek berdindu du neurketa (1-1) Flamengorentzat 86. minutuan.

Gainera, Chelseak final-zortzirenetarako txartela bereganatu du multzoko bigarren gisa, ES Tunisi 0-3 irabazita. Adarabioyo, Delap eta George izan dira golegileak.