Itxi

Futbola

Hypermotion Liga

Ibai Gomezek Andorra entrenatuko du, Hypermotion Ligan

EITB MEDIA

Euskal entrenatzaileak bi denboraldiz sinatu du Andorrarekin; Gerard Pique da klub horretako presidentea. 2024-25 denboraldian, Ibai Gomezek Arenas Club zuzendu du, eta Getxoko taldea 1. RFEF mailara igotzea lortu du.

  • Futbolari bezala, Ibai Gomez, besteak beste, Athleticen eta Alavesen aritu zen (Europa Press).

    Futbolari bezala, Ibai Gomez, besteak beste, Athleticen eta Alavesen aritu zen (Europa Press).

Ibai Gomez da Hypermotion Ligara igo berri den Andorra taldeko entrenatzaile berria, klub horrek berak asteartean iragarri duenez. Euskal entrenatzaileak bi denboraldiz sinatu du Andorrarekin; Gerard Pique da klub horretako presidentea. 2024-25 denboraldian, Ibai Gomezek Arenas Club zuzendu du, eta Getxoko taldea 1. RFEF mailara igotzea lortu du.

Arenas Club ez ezik, Ibai Gomez Dominikar Errepublikako selekzioan ere ibili da, 2024an Parisen jokatutako Olinpiar Jokoetan. Halaber, Santutxu taldean ere aritu da.