Itxi

Futbola

Kluben Munduko Txapelketa

Inter Milan eta Monterrey, E multzoan, eta Borussia Dortmund eta Fluminense, F multzoan, final zortzirenetara

EITB

River Plate Kluben Munduko Txapelketatik kanpo gelditu da, Inter Milanen aurka 2-0 galduta. Final zortzirenetan, kanporaketa hauek izango dira: Inter Milan-Fluminense (astelehenean, Euskal Herriko 21:00etan), eta Borussia Dortmund-Monterrey (asteazkenean, 3:00etan).

  • Honela sartu du Espositok Inter Milanen lehenengo gola, River Plate aurkari. Argazkia: EFE.

    Honela sartu du Espositok Inter Milanen lehenengo gola, River Plate aurkari. Argazkia: EFE.

Inter Milan eta Monterrey final zortzirenetarako sailkatu dira, hurrenez hurren lehen eta bigarren sailkatu gisa, E multzoan, eta Borussia Dortmundek eta Fluminensek gauza bera lortu dute F multzoan, Ameriketako Estatu Batuetan jokatzen ari diren 2025eko Kluben Munduko Txapelketan, multzo fasean, asteazken gauean eta ostegun goizaldean. River Plate txapelketatik kanpo gelditu da, E multzoan, eta, beraz, final zortzirenetan, kanporaketa hauek izango dira: Inter Milan-Fluminense (astelehenean, Euskal Herriko 21:00etan), eta Borussia Dortmund-Monterrey (asteazkenean, 3:00etan).

Horrenbestez, E multzoan, Inter Milanek River Plate menderatu du, 2-0, Seattlen, Francesco Espositok 72. minutuan eta Alessandro Bastonik 93.ean sartutako golen bidez. Epaileak River Plate taldeko bi jokalari, hain zuzen Lucas Martinez Quarta eta Gonzalo Montiel, kanporatu egin ditu.

Multzoko beste neurketan, Pasadenan, Monterrey 0-4 gailendu zaio Urawa Red Diamondsi; Deossak, Berteramek, bi aldiz, eta Coronak egin dituzte golak.

H multzoan, Borussia Dortmund 1-0 hartu du mendean Ulsan, Cincinnatin, Daniel Svenssonek sartutako golaren bidez; hala, Alemaniako taldeak multzoko aurreneko postua eskuratu du.

Miamin, Mamelodi Sundowns eta Fluminense taldeen arteko norgehiagokan, ez da golik izan; berdinketa horrek sailkatzea eman dio Brasilgo taldeari.