Itxi

Futbola

Kluben Munduko Txapelketa

Real Madril eta Al Hilal, final-zortzirenetara

EITB

Xabi Alonsok zuzentzen duen taldeak 0-3ko emaitzarekin irabazi dio Salzburgori, H Multzoko lider gisa final-zortzirenetan aurrera egiteko aukera eman dion garaipena. Saudi Arabiako taldeak, bere aldetik, Pachuca (2-O) garaitu du, multzo berean bigarren sailkatu gisa final-zortzirenetara pasatzeko.

  •  Salzburgo vs Real Madril

    Salzburgo vs Real Madril Argazkia: EFE

Real Madrilek nagusitasunez irabazi dio Salzburgori (0-3), Filadelfiako Lincoln Financial Field futbol-zelaian, Vinicius, Fede Valverde eta Gonzalo Garciaren golei esker, H multzoko lider gisa Kluben Munduko Txapelketako final-zortzirenetarako txartela lortzeko.

Vinicius brasildarraren bi jokaldik erabakita utzi dute partida lehen zatiko azken minutuetan. 40. minutuan, gol bikaina sartu du trantsizio azkar batean, areaz kanpotik jotako ezkerkada batez, eta arauzko denborari gehitutako hirugarren minutuan, baloia eman dio Fede Valverderi, horrek bigarrena egin zezan.

Real Madrilek intentsitatea jaitsi du bigarren zatian, baina Salzburgoren saiakerek Thibaut Courtois atezainarekin egin dute topo. 84 minutuan, berriz, zurien garaipena biribildu du Gonzalo Garciak egindako golak (0-3).

Al Hilalek, bere aldetik, garaipena eskuratu du Pachucaren aurka (2-0), Salem Al Dawsariren eta Marcos Leonardoren golei esker, final-zortzirenetara pasatzeko, eta Pep Guardiolaren Manchester Cityren aurkaria izango da Orlandon.

Saudi Arabiako taldeak final-zortzirenetara egin du aurrera, H multzoko bigarren postuan.

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • Futbola
  • Kirolak