Futbola
OFIZIALA
Iker Muniain, Derioko entrenatzaile berria
EITB Media
Argentinako abentura amaituta, Iker Muniainek futbol profesionalean jokatzeari uzteko erabakia hartu du, entrentzaile gisa ibilbide berria hasteko.
-
Iker Muniain. EFE
Iker Muniain etxera itzuliko da, entrenatzaile gisa ibilbide berri bat hasteko: Derio zuzenduko du, Hirugarren Federazioan.
Athleticeko kapitain izandakoak joan den astean jakinarazi zuen ez zuela Argentinako San Lorenzo taldean jarraituko, eta onartu zuen erretiroa hartzeko aukera aztertzen ari zela. Eta, gaur, ezustean, Deriok iragarri du Muniain izango dela bere entrenatzaile berria datorren denboralditik aurrera.
¿¿ “Un inicio muy ilusionante”
— CD DERIO (@cd_derio) June 28, 2025
Primeras palabras de Iker Muniain como nuevo entrenador del CD Derio.
Ongi etorri, Iker! ¿¿¿ pic.twitter.com/VsHBXYekPd
Ordu batzuk lehenango, beste ohar bat kaleratu du talde bizkaitarrak Egoitz Bilbao entrenaitzaileak taldean jarraituko ez zuela azaltzeko, eta azken hiru denboraldietan egindako lanagatik esker ona adierazi dio, 2022-2023 denboraldian lortutako "igoera historikoa" nabarmenduta.
¿ Egoitz Bilbao no continuará en el CD Derio.
— CD DERIO (@cd_derio) June 28, 2025
Tres temporadas al frente, un ascenso histórico y una huella imborrable en nuestro club. Eskerrik asko, Egoitz, por todo lo que nos has dado. ¿
Zorte on zure proiektu berrietan! Ibaiondo beti izango da zure etxea! ¿¿¿ pic.twitter.com/Mc9BNscdFO