Itxi

Futbola

Kluben Munduko Txapelketa

PSGk eta Bayern Munichek final-laurdenetarako sailkatzea lortu dute

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Talde frantziarrak erraz hartu zuen mendean Inter Miami (4-0); alemaniarrek, bestetik, 2-4 irabazi zioten Flamengo brasildarrari.

  • Inter Miamiren eta PSGren partidako irudia, Munduko Kluben Txapelketan

    Inter Miamiren eta PSGren partidako irudia, Munduko Kluben Txapelketan. EFE

Paris Saint-Germainek 4-0 irabazi zion Inter Miamiri igandean, Atlantako (Estatu Batuak) Mercedes-Benz Stadium zelaian, Kluben Munduko Txapelketako final laurdenetara aurrera egitea lortzeko. Fase horretan, Bayern Munich izango du aurkari, alemaniarrek Flamengo brasildarra 2-4 menderatu zutelako, final zortzirenetan.

Luis Enriquek entrenatzen duen taldeak lehen zatian erabakita utzi zuen neurketa, Joao Nevesek (2), Tomas Avilesek (bere atean) eta Hakimik sartutako golei esker. Atsedenalditik bueltan, PSGk lasai hartu zuen partida, arerioaren eraso xumeei aurre eginez.

Bestetik, Bayern Munichek ere final laurdenetarako sailkapena eskuratu zuen, Flamengo brasildarra 2-4 garaitu eta gero. Alemaniako taldea 0-2 aurreratu zen lehen zatian, Kanek eta Erickek (bere atean) egindako golekin. Gersonek aldea murriztu zuen 33. minutuan, baina Goretzkak berriz ere abantaila areagotu zuen, Bayernentzat hirugarren gola sartuta, atsedenaldia baino pixkat lehenago. Bigarren zatian, Jorghinok brasildarren bigarrena igo zuen markagailura; hala ere, azkenean, Kanek kanporaketa erabakita utzi zuen, laugarrenari esker. Horrenbestez, Bayern Munich eta Paris Saint-Germain aurrez aurre izango dira final laurdenetan, uztailaren 5ean, Atlantan.