Itxi

Futbola

Fitxaketa

Arsenalek Kepa Arrizabalaga fitxatu duela iragarri du

EITB

Atezain bizkaitarrak, 30 urtekoa bera, Bournemouthen eman zuen 2024-25 denboraldia, Chelseak utzita. Athleticen ere izan zen, Lezamako harrobian hazita, bai eta Real Madrilen ere.

  • Kepa, Bournemouth taldean zebilela, partida batean. Argazkia: Europa Press.

    Kepa, Bournemouth taldean zebilela, partida batean. Argazkia: Europa Press.

Premier League txapelketako Arsenalek Kepa Arrizabalaga atezain bizkaitarra fitxatu duela iragarri du, asteartean. Kepak, 30 urtekoa bera, Bournemouthen eman zuen 2024-25 denboraldia, Chelseak utzita. Athleticen ere izan zen, Lezamako harrobian hazita, bai eta Real Madrilen ere, Chelseak berak utzita, halaber.

"Oso pozik nago hemen egoteagatik, eta gogo handia dut datorrenari heltzeko. Klub honek anbizio handia erakutsi du, eta Mikel Arteta entrenatzailearekin hitz egin dudanean ikusi dudanez, irabazteko nahia dute. Uste dut zerbait erdietsi ahal izatetik oso hurbil gaudela, espero dut lortzea", adierazi du ondarroarrak.

Kirol ibilbidean, Kepak irabazi du Txapeldunen Liga, Chelsearekin eta Real Madrilekin, Europako Superkopa, Europa Liga eta Kluben Munduko Txapelketa, Chelsean zebilela, eta EA Sports Liga, Real Madrilen ari zela.