Futbola
EA Sports Liga
Alaves-Levante, Athletic-Sevilla, Real Madril-Osasuna eta Valentzia-Reala, 2025-26ko Ligako lehen jardunaldian
EITB
EA Sports Ligako lau euskal taldeek partida hauek izango dituzte txapelketako azken jardunaldian: Alaves-Rayo Vallecano, Espanyol-Reala, Getafe-Osasuna eta Real Madril-Athletic.
-
Osasunak Santiago Bernabeu zelaian ekingo dio Ligari. Argazkia: EFE.
2025-26 denboraldiko EA Sports Liga abuztuaren 17an hasiko da, eta aurreneko jardunaldian txapelketan arituko diren lau euskal taldeek partida hauek jokatuko dituzte: Alaves-Levante, Athletic-Sevilla, Real Madril-Osasuna eta Valentzia-Reala.
Hau da, osorik, 2025-26 denboraldiko Ea Sports Ligako lehenengo jardunaldia:
Alaves-Levante
Athletic-Sevilla
Celta-Getafe
Girona-Rayo Vallecano
Espanyol-Atletico Madril
Mallorca-Bartzelona
Elx-Betis
Real Madril-Osasuna
Valentzia-Reala
Vila-real-Oviedo
Azken jardunaldia hizpide, hori maiatzaren 24an jokatuko dute, eta partida hauek izango dituzte euskal taldeek: Alaves-Rayo Vallecano, Espanyol-Reala, Getafe-Osasuna eta Real Madril-Athletic.
Hypermotion Liga
Hypermotion Ligari dagokionez, lehenengo jardunaldian, abuztuaren 17an, Sanse Zaragozaren aurka arituko da, etxean, eta Eibarrek Malaga bisitatuko du. Bigarren Mailako derbiei erreparatuta, aurrenekoa seigarren jardunaldian izango da, Eibar-Sanse, eta bigarrena 33. jardunaldian, apirilaren 1ean, Sanse-Eibar.