Itxi

Futbola

F Moeve Liga

Athletic-Costa Adeje Tenerife, Eibar-Sevilla eta Madril CFF-Reala, F Moeve Ligako lehen jardunaldian

EITB

Azken jardunaldian, txapelketako hiru euskal taldeek etxean jokatuko dute, partida hauetan: Athletic-Alhama, Reala-Atletico Madril eta Eibar-DUX Logroño.

  • Ligako lehen jardunaldian, Eibar Sevillaren aurka arituko da. Argazkia: SD Eibar.

    Ligako lehen jardunaldian, Eibar Sevillaren aurka arituko da. Argazkia: SD Eibar.

2025-26 denboraldiko F Moeve Liga abuztuaren 31n hasiko da, eta txapelketan izango diren hiru euskal taldeek, alegia, Athleticek, Eibarrek eta Realak, ondorengo partidak izango dituzte lehenengo jardunaldian: Athletic-Costa Adeje Tenerife, Eibar-Sevilla eta Madril CFF-Reala.

Hona hemen, osorik, 2025-26 denboraldiko F Moeve Ligako lehenengo jardunaldia:

Athletic-Costa Adeje Tenerife

DUX Logroño-Real Madril

Eibar-Sevilla

Madril CFF-Reala

Bartzelona-Alhama

Espanyol-Atletico Madril

Deportivo-Levante Badalona

Levante-Granada

Azken jardunaldian, 2026ko maiatzaren 31n, txapelketako hiru euskal taldeek etxean jokatuko dute, partida hauetan: Athletic-Alhama, Reala-Atletico Madril eta Eibar-DUX Logroño.

Lehen RFEF

Lehen RFEF mailan, txapelketa irailaren 7an hasiko da. Osasunak Bartzelona B taldearen zelaian jokatuko du, lehenengo jardunaldian, eta Alavesek, ordea, Real Madril Bren etxean. Derbiak 12. eta 26. jardunaldietan jokatuko dituzte: abenduaren 7an, Alaves-Osasuna, eta maiatzaren 3an, azken jardunaldian, Osasuna-Alaves.