Itxi

Futbola

Kluben Munduko Txapelketa

Real Madrilek eta Borussia Dortmundek final-laurdenetarako azken txartelak eskuratu dituzte

EITB Media

Espainiako taldeak 1 ta 0 irabazi dio Juventusi, eta Alemaniakoak 2-1eko emaitzarekin menderatu du Monterrey.

  • Gonzalo Garcia

    Gonzalo Garcia, Juventusi sartutako gola ospatzen. Argazkia: EFE

Real Madril eta Borussia Dortmund Kluben Munduko Txapelketako final-laurdenetarako sailkatu dira, Juventus eta Monterrey taldeak kanporatuta, hurrenez hurren. Hala, bada, Espainiako eta Alemaniako taldeak elkarren kontra lehiatuko dira hurrengo kanporaketan; finalerdietarako txartelak izango dituzte jokoan.

Real Madrilek 1-0eko emaitzarekin menderatu du Juventus. Partida parekatua izan da lehen zatian, baina bigarrenean Real madrid nagusitu da. Norgehiagokako gol bakarra Gonzalo Garciak sartu du (1-0), 54. minutuan.

Bestalde, Borussia Dortmundek 2 eta 1 irabazi dio Monterreyri. Neurketako izarra Guirasy izan da, berak sartu baititu Alemaniako taldearen bi golak. Lehena 14. minutuan sartu du (1-0).

Bigarren gola, aldiz, 24. minutuan heldu da.

Atsedenaltik bueltan, bigarren zatian, Monterreyk desabantaila murriztu du; Berteramek (2-1) esperantza eman dio Mexikoko taldeari, baina, azkenean, garaipena Borussia Dortmundek bereganatu du.

Final-laurdenetako kanporaketak:

Fluminense - Al Hilal

Palmeiras - Chelsea

PSG -Bayern Munich

Real Madril - Borussia Dortmund